Itxi

telebista

Lehen finalerdiko irabazlea

Olite, 'Conquistour' saioko finalera sailkatu den lehen taldea

Irenek eta Sheilak zuzendutako taldea nagusi izan da Bilbon egin den finalerdian. Nafarrek, Santoña eta konkistatzaileen taldeak gainditu dituzte.

  • Oliteko taldea. Argazkia: EiTB

    Oliteko taldeak garaipena lortu du Conquistourreko lehen finalerdian. Argazkia: EiTB

Hernani, Baztan, Olite eta Santoña, 'Conquistour' saioko finalerdietarako sailkatu ziren lau taldeak dira, eta Bilbora finalerako txartela lortzeko asmoarekin joan ziren.

Julianekin bildu ziren lau talde hauetako kapitainak eta finalerdietako lehien zozketa egin zuten. Zozketa horretan, Amaiari, Hernaniko kapitainari, egokitu zitzaion aurkaria hautatzea eta bitan pentsatu gabe, Baztan aukeratu zuen. Ondorioz, beste finalerdia Olitek eta Santoñak jokatu behar izan zuten. Amaiak, gainera, finalerdia Donostian egitea aukeratu zuen, eta Olitek eta Santoñak Bilbon egin zuten.

Oliteko eta Santoñako taldeak Julian Ianztirekin bildu ziren lehen finalerdiko probako azalpenak jasotzeko, baina saioak ezusteko bat prestatu zien: Conquistourreko taldea han azaldu zen! Julianek finalerdia hiru talderen artean jokatuko zela azaldu zien. Conquistourreko taldeak irabaziz gero, Olitek eta Santoñak ez lukete finalerako txartela lortuko.

Finalerdietako proba

Azalpenak jaso ostean, hiru taldeek probari ekin zioten. Konkistatzaileen taldeak abantaila hartu zuen probako lehen txanpan eta David Seco izan zen tirolina igotzen hasi zen lehen lehiakidea. Hiru minutu beranduago iritsi zen Oliteko Iñigo tirolinara eta David Secori aurrea hartu zion. Askoren ustez, David Seco aurreratzen utzi zen. Ordurako, Santoñako taldea lehiatik kanpo geratu zen Nachok ezin izan baitzuen igeri egiten jarraitu eta erretiroa hartu behar izan baitzuen. Ondorioz, kantabriarrak kanporatuak izan ziren.

Lehen finalerdia jumekin egin beharreko igoeran erabaki zen. Manu Maritxalarrek probako zati hau egitea aukeratu zuen, naiz eta bere taldekoak ez zeuden ados erabakiarekin. Sergiok aise irabazi zion Manuri jumekin egin beharreko igoeran eta ikurriña hartzea lortu zuen. Ondorioz, Olite izan zen lehen finalerdiko irabazlea.

Sheila eta Irene kapitain dituen taldeak 'Conquistour' saioko final handirako txartela lortu zuen, eta Sergiok 'El Conquistador del Fin del Mundo' saiora zuzenean joateko aukera izaten jarraitzen du.

Olite finalean aurkari izango duen taldearen zain dago, baina datorren astean jakingo dugu hori. Igandean, bigarren finalerdia jokatuko dute Hernanik eta Baztanek, eta hortik aterako da bigarren finalista.