telebista
21:50ean
Biba Xiberua!, gaur, 'Tribuaren Berbak' saioan
Kike Amonarriz Zuberoan egongo da, eta Euskal Herriko lurralde txikienaren berri emango digu. Zuberera izango da hizpide.
Gaur, Zuberoan izango da 'Tribuaren Berbak' saioa, eta Euskal Herriko lurralde txikienaren berri emango du bertatik Kike Amonarrizek. Zuberera izango du hizpide Jean-Baptiste Coyos euskaltzainak, eta, euskalki horren ezaugarriak aipatzeaz gain, zubererazko hiztegi txikia ere azalduko du.
Artzen Letona Xiberuko Botza irratiko esatariak gazteen egoeraz eta hedabideen gainean hitz egingo du; eta Jean-Jacques Etcheverry, berriz, Zuberoako egoera sozio-ekonomikoaz arituko da. Carlos Costa uruguaitarra ere ezagutuko dugu, Amerikan izanda zuberera ikasi eta erabiltzen duen gaztea. Azkenik, Xantiana Etchebestek Zuberoako kultur bizitzaz hitz egingo du.
'Tribuaren Berbak' saioa gaur emitituko da, 21:50ean, ETB1en.