telebista
Bigarren zatia
Michelek abentura utzi du, duelua jokatzeari uko eginda
Yacareek garesti ordaindu dute euren hanka-sartzea; izan ere, duelua talde bereko bi kideren artean egitea zigor gogorra da. Barbarori oparitu egin dio garaipena Michelek, eta kideei huts egin die.
Zazpi metroko altuera nahikoa izan da Michel etxera bidaltzeko. Barbarori oparitu egi dio garaipena, eta bere kideei huts egin die, ez horrenbeste salto egitea eragotzi zion ikaragatik, abentura uzteko moduagatik baizik, izan ere, horrela arrazoia ematen dio Manu Maritxalar kapitainari, taldearentzat kide ezegonkorra zela esan zuen hari, alegia.
Bien arteko aspaldiko ika-mikak ondorioak izan ditu Michelengan, eta honek Manuren aurka gogor egin du, kapitain txarra dela esanez; motxilak eta arropa berreskuratzeko, kaiola apurtzea ere haren ideia izan zela adierazi du gainera.
Dena dela, yacareek garesti ordaindu dute euren hanka-sartzea; izan ere, duelua talde bereko bi kideren artean egitea zigor gogorra da eta, gainera, yaguareteen onerako izan da, eurek galdu baitzuten lehenengo jokoa.
Egun bakar batean guaranien kanpamentuak hankaz gora jarri ditu yacareen taldekoak, eta lehia guztiek batera utziko zutela esanez egindako mehatxuak ez du balio izan abentura serioa dela ikusi dutenean. Beti bezala, azkenean, inozoenek ordaindu behar izan dute.
Juanito, Korta eta yaguareteen taldekoak guztiz nahastuta daude kanpamentu oso pobrean; izan ere, duelu edo batzar bat izatea espero zuten, eta orduak aurrera doaz inolako berririk jaso gabe, inurriek motxila eta arropa jaten duten bitartean. Rebeka ospitalera eraman dute, ustez suge baten ziztada jaso baitu, baina haren inguruko berririk ez dute taldekideek.
Bestalde, David Secoren koatiek gozatzen jarraitzen dute, nahiz eta eurek kanpamentu aberatsa atsekabe moduan ikusi.