Itxi

telebista

ETB1erako realitya

'101 Gaztelu' Euskal Telebistako abentura berria abian da

A.H.

EITB

Julian Iantzik aurkeztutako saioak Euskal Herriko gazteluak ezagutuko ditu, eta mota guztietako proba eta dueluetan jarriko ditu lehiakideak borrokan.

0:31

Euskal Telebista '101 Gaztelu' saio berria prestatzen ari da udazkenerako: Euskal Herriko gazteluetan barrena murgilduko den abentura epiko handia. Julian Iantzik aurkeztuko du lehiaketa, eta 'Basetxea' eta 'El Conquistador del Fin del Mundo' saio arrakastatsuen arduradunen esku egongo da saio berriaren ekoizpena.

Euskal Herrian barrena murgilduko da saioa, gazteluen lurraldean barna, borrokaldi eta konkista historiko garrantzitsuak izan ziren tokien bila. Bertan, lehiakideek euren borrokaldi propioak bizi behar izango dituzte, mota guztietako proba eta dueluei aurre eginez, 'Conquis'en estilora.

Lehiakideen bila

Abentura udazkenean hasiko da, baina ETB protagonisten bila hasiko da laster: abenturazaleak eta euskaldunak, ezezagunaren kontra egiteko prest dauden lehiakideak bilatuko ditu. Horretarako, casting-ak egingo dituzte maiatzean, honako egun hauetan:

- Maiatzaren 24an: Bilboko EiTBren egoitzan (Basurtuko Kaputxinoak, 2), goizeko 09:00etatik 20:00ak arte.

- Maiatzaren 29an: Donostiako EiTBren egoitzan (Miramon pasealekua, 172), goizeko 09:00etatik 20:00ak arte.

Casting-ean parte hartzeko nahikoa da bi hitzordu hauetako batera azaltzea. Ez da inon izenik eman behar. Euskal Telebistako abentura epiko handienaren protagonista izan nahi al duzu?