Itxi

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Estreinaldia

Gaur abiatuko da "El Conquistador del Fin de Mundo 20", urteurrena ospatzeko hastapenetara itzulita

EITB MEDIA

Abenturarik muturrekoena saio berezi batekin hasiko da, Patxi Alonso eta Lur Errekondo aurkezleen eskutik. Lehiakideak ezagutu ditugu eta zalantza asko argituko dituzte, tartean zein lehiakide ohi izango diren aurtengo abenturan.

  • "El Conquistador del Fin de Mundo 20" saioaren aurkezpena

    "El Conquistador del Fin de Mundo 20" saioaren aurkezpena

Gaur, urtarrilak 15, "El Conquistador del Fin del Mundo" programaren 20. edizioa estreinatuko du EITBk. Sei hilabeteko itxaronaldi luzearen ondoren, telebistako realityrik gogorrena bueltan da ETB2ko astelehen gauetara. Oraingoan, gainera, hastapenetara itzuliko da bere 20. urteurrena ospatzeko. Argentinako Patagonian izango da aurtengo abentura, Munduaren Amaierako Itsasargi mitikoan jokatuko den final handi ikusgarri batekin.

Hain zuzen ere, Getxoko Arriluze Kaiaren itsasargian aurkeztu du ostiral honetan EITBk edizio berri hau, Patxi Alonso eta Lur Errekondo aurtengo aurkezleekin eta Joxean Goñi saioko zuzendariarekin batera. Aurkezpenean Jose Luis Korta eta Juanito Oiarzabal kapitain historikoak izan dira, baita Eneko Van Horenbeke lehenengo eta hamargarren edizioetako irabazlea, Joselu Blanco ETBren programazio zuzendaria eta Zaloa Mendez Euskal Telebistan saioaren arduraduna ere.


Sorpresaz betetako edizio berezia izango da aurtengoa. Hala, bi hamarkada geroago, bi kapitain historikoak Patagonian izango ditugu, kanpamentuetan ordena jartzeko helburuarekin.

Zenbat talde egongo dira aurten? Zein izen izango dute? Nolakoak izango dira kanpamentuak?... Astelehen honetan bertan iritsiko dira erantzun horietako asko. Lehiakideak ezagutuko ditugu, baita ikurrina lortzeko muturreko baldintzetan borrokan arituko diren taldeak ere. Patxi Alonsok eta Lur Errekondok edizio honetako sekreturik garrantzitsuenetako batzuk kontatuko dituzte programa berezi batean, plato berrituarekin, eta ez dira faltako eskarmentu handiko conquistologoak, ezta urte hauetako irabazlerik enblematikoenak ere. Izan ere, abentura reality-rik autentikoena jatorrira itzuliko da, eta saioaren historian arrastoa utzi duten zenbait lehiakide ohi izango ditugu aurtengo edizioan. Asteleheneko programan eman digute horien berri.

Zalantzatik gabe, edizio berriak ez du inor epel utziko. Ur izoztuetan igeri egitea, mendi malkartsuak eskalatzea, zeroz azpiko tenperaturak jasatea, ibaiaren korronte azkarrari aurre egitea eta janaria, ura eta indarrak dosifikatzea dira muturreko abentura honetan bizirik irauteko gakoetako batzuk. Horrenbestez, gaitasun fisikoa, ikaskideekiko bizikidetza, eta hotzarekiko eta gosearekiko erresistentzia funtsezkoak izango dira munduaren amaierako benetako konkistatzaile bihurtzeko, eta parte-hartzaile gutxi batzuek baino ez dute titulu hori izateko ohorea.

Nork lortuko du 20. edizio honetako ikurrina? Gaur berriz ere abiatuko da abentura, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.