Itxi

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Maiatzak 23

Radio Vitoriaren saio berezia, igande honetan, Andre Maria Zuriaren plazatik

EITB Media

Gasteiz EAEko hiriburu izendatu zuteneko urteurrenarekin bat egingo du Radio Vitoriak, eta "Déjate Llevar" magazina plazan bertan egingo du, zuzenean.

  • Radio Vitoriaren set-a, kalean

    Radio Vitoriaren set-a, kalean, martxoan egin zuten saio berezian. EITB Media

Igande honetan, maiatzak 23, Radio Vitoriak saio berezia egingo du Andre Maria Zuriaren plazatik, zuzenean, Gasteiz EAEko hiriburu izendatu zuteneko 40+1 urteurrenarekin bat eginez. Joan den urtean ezin izan zen 40. urteurrena ospatu, pandemia dela-eta.

Andre Maria Zuriaren plazan kokatuta egongo den EITBren set berezitik "Déjate Llevar" magazina egingo dute, zuzenean, 10:00etatik aurrera. Besteak beste, Iñigo Urkullu lehendakariak eta Gorka Urtaran Gasteizko alkateak Ajuria Enean sinatutako duten hiriburutza-kanonaren berri emango dute. Ondoren, Andre Maria Zurian inauguratuko duten erakusketaren ingurukoak ere izango dituzte hizpide. "40+1, Vitoria-Gasteiz, Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburua" izeneko erakusketak Gasteizek 80ko hamarkadatik hona izan duen bilakaera erakutsiko du, irudi bitxien bidez. Eguneko ekitaldiak Forondako atean bukatuko dira, bertan ikurrina altxatuta.

Radio Vitoriak kalean izango duen set berezi horretan gizarte eta kultura arloko aurpegi ezagunak hartuko dituzte goizean zehar eta, besteak beste, Gasteizek 40 urte hauetan izan duen eraldaketa hartuko dute hizpide.