Prentsa aretoa
Audientzia
397.000 entzule EITBko irratientzat, 2020an EGMren azken neurtaldiaren araberaarabera
EITB
182.000 entzule ditu Radio Euskadik astegunetan eta Euskadi Irratiak 112.000.
-
EITB taldeko irratiak. Irudia: EITB
EITBko irrati multzoak (Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Radio Vitoria, Gaztea eta EiTB Musika), oro har, 397.000 entzuleko audientzia du astegunetan EAEn eta eragin esparruan. Estudio General de Mediosek asteazken honetan (abenduaren 2an) eman ditu jakitera 2020ko urteko azken audientzia neurketaren emaitzak.
Euskarazko irratiei dagokienez, Euskadi Irratiak 112.000 entzule ditu, iaz baino 40.000 entzule gehiago. Gaztearekin berriz, 69.000 entzulek egin dute bat. Radio Euskadik 182.000 entzule ditu eta Radio Vitoriak 10.000 entzule eskuratu ditu. 16.000 entzulera iristen da EiTB taldeko irrati arabarra astelehenetik igandera.
Azkenik, EITB Musikak 24.000 entzule ditu, EGMk asteazken honetan argitaratutako datuen arabera.
1.057.000 ikusle eta entzule, EITB taldearentzat
EITB taldeak, aurten, irratia eta telebista batuta, astelehenetik igandera, 1.057.000 ikusle eta entzule lortu ditu EGMren arabera. ETBrekin 697.000 ikus-entzulek egiten dute bat.
Estudio General de Mediosek elkarrizketa pertsonal eta telefono deien bidez neurtzen ditu hedabide guztiek duten jarraitzaile kopurua urtero hainbatetan.