Itxi

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Uztailaren 14tik 19ra

Jazz VG Club Jaialdiaren jarraipen zabala, Radio Vitorian

EiTB

Radio Vitoriak Gasteizko Jazzaldia ordezkatuko duen ekitaldia babestuko du. Egunero jazz programa bat eta ostiral, larunbat eta igandeko kontzertuak emango ditu.

  • Joseba Cabezas  Radio Vitoria Jazz-eko gidaria

    Joseba Cabezas Radio Vitoria Jazz-eko gidaria. Argazkia: EiTB

Gasteizko Jazzaldiak, 44. edizioa bertan behera utzita, bertako eta nazioko taldeekin kontzertu ziklo bat antolatzea erabaki du, Jazz VG Club jaialdia, hain zuzen ere. Radio Vitoriak Arabako kultura sustatu nahi du, eta ekitaldi horren babesle bihurtu da. Datorren asteartetik, uztailaren 14tik, egunero jazz-saio bat eta ostiral, larunbat eta igandeko kontzertuak emango ditu.

Radio Vitoria Jazz

"Radio Vitoria Jazz" saioa astearte, asteazken eta ostegunean izango da ikusgai, 19:00etatik 20:00etara, Joseba Cabezasek gidatuta. Estudiotik egingo den saioak edizio honetako informazioa eta grabatutako musika bilduko ditu. Ostegunean, konexioak egingo ditu Santa Katalinako lorategiekin, lehen jazz saioa egingo den gunetik, eta Mikel Carrillo kazetaria bertan izango da.

Zuzeneko kontzertuak ostiralean, larunbatean eta igandean, 19:00etatik 23:00etara

Horrez gain, ostiral, larunbat eta igandean, Joseba Cabezasek, Mikel Carrillorekin batera, zuzeneko saio bat gidatuko du San Anton Plazako Garage aretotik.  Elkarrizketak eta egun bakoitzeko bi kontzertuen zuzeneko emanaldiak osatuko dute saioa.

Jazz VG Club-i eskainitako programazioa asteartetik igandera emango dute irratian eta Interneten. Igandean, futbolarekin bat egitean, Radio Vitoriak konexioa utziko du partida hasi baino 15 minutu lehenago, eta kontzertuak online jarraituko du Radio Vitoria Plus kanalean.

Kontzertuak streaming bidez ere eskainiko dira eitb.eus-en.