Zinemaldia
Zinemaldian aurkeztu dute
Umore beltz ukituak, 'Urte berri on amona' Telmo Esnalen film berrian
Erredakzioa
Zinemaldian estreinatu du zuzendari gipuzkoarrak bere bigarren film luzea. Zabaltegi-Zuzendari Berriak sailean aurkeztu dute.
Telmo Esnal zuzendari gipuzkoarrak 'Urte berri on amona' bere bigarren film luzea aurkeztu du astearte honetan Donostiako Zinemaldiaren 59. edizioan. Umore beltz ukituak ditu lanak, eta amona zaharra zaindu behar duen senar-emazte batzuen istorioa kontatzen du.
Zuzendari-laguntzaile gisa lan ugari egin ostean, Telmo Esnalek eta Asier Altunak 'Txotx' (1997) eta '40 ezetz' (1999) film laburrak zuzendu dituzte elkarrekin, baita 'Aupa Etxebeste!' (2005) film luzea ere. Azken film hori 53. Donostia Zinemaldiaren Zabaltegi-Zuzendari Berriak sailean lehiatu zen, eta Gazteriaren saria irabazi zuen. Era berean, hainbat jaialditan saritutako 'Taxi!' (2007) eta 'Amona putz!' (2009) film laburrak ere zuzendu ditu.