Zinemaldia
Irabazle zerrenda
Peter Mullanen 'Neds' filma, 2010eko Zinemaldiko Urrezko Maskorra
Erredakzioa
Elisa K zintak Epaimahaiaren Sari Berezia jaso du. Gainera, Abel, Diego Lunak zuzendu duen lehenengo filmak Horizontes Latinos eta Gazteriaren Sariak lortu ditu.
2010eko Donostiako Zinemaldiko Urrezko Maskorra lortu du Peter Mullanen Neds filmak. Zuzendari, gidoilari eta aktore britainiarrak, 58. edizioaren saririk garrantzitsuena eskuratu du orain arte zuzendu duen bere hirugarren lanari esker. Gainera, zintaren protagonistak, Connor McCarronek, aktore onenaren saria lortu du. Hirurogeita hamarreko hamarkadako Glasgow hirian girotuta dago Neds filma.
Emakumezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra&' || 'nbsp; Nora Navas espainiarrari eman diote, Agusti Villarongak zuzendutako Pa Negre pelikularen protagonista.
Diego Lunak zuzendu duen lehenengo zinema lanak, Abel izenburukoak, sari bi eskuratu ditu: Horizontes Latinos Saria eta Gazteriaren Euskaltel Saria.
Kinieletan faborito azaldu den beste filma, Lisboako Misterioak, ez da esku-hutsik joan. Raul Ruiz txiletarrari zuzendari onenaren saria eman diote. Telenobelaren aldarrikapena eta maitasuna, gorrotoa, mendekua eta surrealismoa nahasten dituen filmea da Lisboako Misterioak. Lau orduko iraupena du zintak eta telebistarako bertsioa&' || 'nbsp; prestatu dute.
Epaimahaiak, Goran Paskaljevic buru izanda, Judith Colellen eta Jordi Cadenaren Elisa K filmeari Aipamen Berezia eman dio, zintak "eguneroko bizitzan errugabeek pairatzen duten biolentzia" primeran erakusten duelako.
Gidoi onenaren saria Norvegiako Bent Hamerentzat eta Home for Christmas bere lanarentzat izan da. Aita euskal ekoizpenak argazkigintza onenaren saria eskuratu du, Jimmy Gimferrerek filmean burututako lanari esker.
Publikoaren TCM golardoa Richard J. Lewisek zuzendutako Barney''s version zintari eman diote. Epaimahaikideek aipamen berezia eskaini diote Marokoko A Jamaâ pelikulari, "konplexutasuna ezkutatzen duen istorio sinple bat" kontatzeagatik.
Irabazleen izenak jakitera eman duenean, lehiaketan parte hartu duten filmen barietatea eta kalitatea azpimarratu ditu Paskaljevicek. Honekin batera, sariak epaimahaikide gehienen adostasunarekin aukeratu direla argitu du. Prentsaurrekoan, iritzi kontrajarriak entzun dira. Sari batzuen izenak ezagutu direnean, txaloak entzun dira eta baita txistuak eta oihuak ere.
Irabazleen zerrenda osoa
-Urrezko Maskorra filme onenari: Neds
-Epaimahaiaren Sari Berezia: Elisa K
-Zilarrezko Maskorra zuzendari onenari: Raúl Ruiz - Lisboako Misterioak
-Zilarrezko Maskorra aktoresa onenari: Nora Navas - Ogi Beltza
-Zilarrezko Maskorra aktore onenari: Conor Mccarron - Neds
-Epaimahaiaren Saria argazkigintza onenari: Jimmy Gimferrer - Aita
-Epaimahaiaren Saria gidoi onenari: Bent Hamer - Home for Christmas
- Epaimahaiaren Aipamen Berezia: A Jamaâ / Smukke mennesker
-Kutxa-Zuzendari Berriak Saria: Mendiaren koloreak
-Publikoaren TCM Saria: Barney´s version / How much does your building weigh, Mr Foster?
-Euskaltel Gazteriaren Saria: Abel
-Horizontes Saria: Abel / A tiro de piedra
-Gehitu Saria: 80 egunean
-Odol-emaileen Elkartearen Saria: Addicted to Love
-TVE Saria: Cerro Bayo / Blog
-Nazioarteko kritikoen FIPRESCI Saria: Genpin