Zinemaldia
Zinemaldiaren azken txanpa
'Maitasunaren menpe' eta 'Cerro Bayo' lanak gaur, Sail Ofiziala ixteko
Erredakzioa
Liu Hao eta Victoria Galardi zuzendariak dira Sail Ofizialeko lehiaketan filma aurkezten azkenak. Paquet-Brenneren 'Elle s'appelait Sarah' lanak itxiko du jaialdia larunbatean, lehiaketaz kanpo.
Ostiral honetan estreinatu dituzte Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren Sail Ofizialeko lehiaketan parte hartzen duten azkeneko pelikulak: Maitasunaren menpe txinatarra eta Cerro Bayo argentinarra.&' || 'nbsp;Halaber, larunbatean jakingo dugu zein pelikulak irabazi duen Urrezko Maskorra. Itxiera ekitaldian, gainera, Sarah zuen izena frantziarra ikusteko aukera izango dugu. Gilles Paquet-Brenneren filmak aurtengo Sail Ofiziala ixten du, lehiaketaz kanpo.
Liu Hao txinatarrak gaztetan elkarren maitale izandako gizon-emakume erretirodun bi aurkeztuko dizkigu Maitasunaren menpe lanean. Urte askotan elkarren berririk izan gabe egon ostean berriz ere maitasun istorio batean murgilduko dira protagonistak. Lan hau egiteko aktore ez profesionalen laguntza izan du zuzendariak.
Argentinatik Cerro Bayo iritsi da, Victoria Galardiren bigarren film luzea. Izen bereko Patagoniako herri bateko gertakaria dakar, familia bateko kideek jasango duten aldaketa familia horretako matriarkak bere buruaz beste egiten saiatu eta gero. Galardik 2007ko Zabaltegin parte hartu zuen Amorosa Soledad lanarekin.
Gilles Paquet-Brenner frantziarraren Sarah zuen izena&' || 'nbsp; filmak Julia Jamond kazetariaren lana erakutsiko digu, lehiaketatik kanpo. Kristin Scott Thomas dugu bertan protagonista, Oscar saria irabazteko hautagaiaizan zen aktorea. Parisen juduen aurka egindako sarekadaikertzen dabilela, emaitza harrigarriak aurkituko ditu.
Zabaltegi Perlas sailean larunbatean How Much Does Your Building Weigh, Mr. Foster? dokumentala izan da ikusgai. Norberto Lopez Amadok eta Carlos Carcasek zuzendu dute lana, eta Norman Foster arkitekto ezagunaren ibilbidea kontatzen digu. Beijingeko aireportua (Munduko handiena), Reichstag eraikina, New Yorkeko Hearst eraikina eta Frantziako Millau Ubidia (Mundu mailako zubirik garai) dira Fosterren eraikinetako batzuk. Horiek eta beste askok egin dute Foster XXI. mendeko arkitekto esanguratsuenetako bat, eta pelikula honetan arkitektoaren lehen urratsak gogoratzeaz gain, eraikin horien iturri izan diren ametsak eta eraginak errepasatzen dituzte.
Delfina Castagnino argentinarrak Lo que más quiero erakutsi du Horizones Latinosen. Lehendabiziko pelikula duen honetan, Pilar eta María aurkeztu dizkigu, eguneroko bizitzatik ihesean dabiltzan bi gazte. Lan honi esker Pilar Gamboa eta María Villar aktoreek saria jaso zuten Buenos Aireseko Nazioarteko Zinema Independentearen jaialdian (Bafici).
Shawn Ku zuzendariak Zabaltegin parte hartu du, Beautiful Boy lanarekin. Zuzendari Berriak sariagatik lehian arituko den lan honek unibertsitatean tirkoeta batean parte hartu eta bere buruaz beste egiten duen gazte baten gurasoen kontakizuna dakar. Bestalde, Hao Jiek Single Man aurkeztuko du: Beijing inguruko herrixka batean kokatuta dago amodiozko istorio bitxi hau, umorea eta drama elkartzen dituena.
Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketen bigarren jardunaldia
Epamahaiak, Danis Tanovic buru, nazioarteko zinema eskoletako ikasleek egindako lanak ikusteko aukera izan du larunbatean ere. Gero, Panavisión sariaren irabazlea aukeratu behar dute, baita hurrengo maiatzean, Canneseko jaialdian, Short Film Corner atalean erakutsiko dituzten lanak ere. Beste behingoz, etorkizuneko zinemagileengana hurbiltzeko aukera ona izango da.