Zinemaldia
Lehen jardunaldia
'Chicogrande' lanarekin abiatu da 2010eko Zinemaldia
Erredakzioa
Zinema munduko aurpegi ezagunak hasi dira Donostiara iristen, eta dena prest da gaur gaueko inaugurazio ekitaldirako. Roman Polanski izango da gaueko hutsune handiena.
Donostiako Zinemaldiaren 58. edizioari hasiera emango diote gaur, ostirala, irailak 17. Hilaren 25era arte, 18 zinta izango dira ikusgai Sail Ofizialean. Horietatik 15 ibiliko dira lehian Urrezko Maskorra lortzeko. Gauean hasiko da ofizialki aurtengo edizioa, Chicogrande (Felipe Cazals) lanarekin. Cazalsek irekiko du Sail Ofiziala, hasiera ekitaldian eskainiko duten filma izango baita. Edurne Ormazabal eta Eduardo Noriega izango dira galaren aurkezleak eta besteak beste, Leticia Dolera, Quim Gutiérrez, Belén López, VerónicaSánchez eta Adriana Ugartek ere parte hartuko dute. Roman Polanski zine zuzendaria izango da gaur Donostian egingo duten inagurazio ekitaldiko hutsune handiena. Bere azken filmak, The Ghost Writer, Fipresci saria irabazi du. Polanskiren ordez Olivia Williams aktoreak jasoko du saria.
Zinema protagonista, hilaren 25era arte
John Sayles, Naomi Kawase, Bent Hamer, Raúl Ruiz eta Peter Mullan dira Zinemaldia 2010 honetan saria eskuratu dezaketen beste zuzendarietako batzuk. Goran Paskaljevic izango da aurten Epaimahaiko zuzendaria, eta, horrekin batera, besteak beste, Jose Coronado aktorea, Claudia Llosa, Raya Martin, Pablo Trapero eta Lucy Walter zuzendariak egongo dira.
FIPRESCI saria Roman Polanskirentzat izango da, baina zuzendaria ezin izango da Gipuzkoako hiriburuan izan. Horren ordez Olivia Williamsek jasoko du, Adelle DeWitt, Dollhouse telesailean.
Donostiako hiriburuan izango dena Julia Roberts izango da, 2010eko Donostia Saria. Asteleheneko galan jasoko du saria eta estatubatuarrak Eat, Pray, Love lana aurkeztuko du Sail Ofizialean. Ryan Murphyk zuzentzen du eta Javier Bardem ere protagonista da.
Zinemira saria Alex Angulo aktorearentzat izango da,&' || 'nbsp;eta irailaren 22an jasoko du, Euskal Zinemaren Galan, Victoria Eugenia Antzokian.
Lehen jardunaldiko filmak
Felipe Cazalsen Chicogrande lanarekin irekiko da aurtengo&' || 'nbsp;Sail Ofiziala. Mexikoko zinemaren zuzendari garrantzitsuenetarikoa da Felipe Cazals. Mugako western itxurako film historikoaekarriko du Donostiara, abenturaz eta kritika soziopolitikoz betea.Chicogrande benetan gertatutako istorio batean oinarritua dago. Columbusherrian, Mexiko Berrian, Pancho Villak inbasio bat egin zuen eta EstatuBatuetako Armadak zigor-espedizio bat egin zuen, matxinoen buruahiltzeko asmoz. Damian Alcazar du protagonista
Diego Lunak Abel aurkeztuko du gaur Horizontes Latinos sailean. Lunaren lehen filma da eta Gael García Bernalek ekoiztu du. Horizontes Latinos sailean Latinoamerikako hamar pelikula izango dira.
Zinemira-Euskal Zinemaren Panorama sailean Juan Miguel Gutierrezen La plaza de la música filma izango da ikusgai, eta gazteek hitzordua izango dute belodromoan, Haurtzain miragarria eta big banga izeneko filma eskainiko baitute bertan, euskaraz.
Zabaltegin, berriz, Lee Changdongen Poetry, Richard J. Lewisen Barneys''s version, Elena Trapéren Blog eta Marieke, Marieke izango dira ikusgai. Lehenengo jardunaldia Made in Spain sailarekin, Don Siegelen inguruko atzerabegirakoarekin eta .doc- Ez fikzioaren bide berriak sailarekin osatzen da.