Zinemaldia
Zinemaldia
Zinemaldirako sarrerak salgai, irailaren 9tik aurrera
eitb.eus
Saio bakoitzeko gehienez 4 sarrera erosi ahalko ditu pertsona bakoitzak.
-
Zinemaldiaren 64. edizioko kartela. Argazkia: EiTB
Donostiako Zinemaldiaren 64. ediziorako sarrerak bi datatan jarriko dira salgai, irailaren 9an, eta 11n.
Ostiralean, irailaren 9an, 9:00etatik aurrera, Sail Ofizialeko galetarako sarrerak erosi ahal izango dira (Inaugurazioa, Donostia Sariak eta Klausura), Internet bidez; gainerako kanaletan, irailaren 11ko (igandea) 9:00etatik aurrera.
Igandean, irailak 11n, 9:00etatik aurrera, gainerako saioetarako sarrerak egongo dira eskuragarri kanal guztietan:Zinemaldi Plazako leihatiletan (Kursaal Elkarguneko beheko solairua) eta Kursaal Elkarguneko leihatiletan (Sail Ofizialeko abonamenduak eta 10 sarreratik beherako erosketak), eta Interneten (www.sansebastianfestival.com eta www.kutxabank.net).
Sarrerak beste leku hauetan ere erosi ahal izango dira: Victoria Eugenia Antzokian, Tabakaleran, Príncipe zinema-aretoetan (hilaren 16tik aurrera) eta Trueba eta Antiguo Berri zinema-aretoetan (hilaren 17tik aurrera). Antonio Elorza Belodromoko sarrerak Antonio Elorza Belodromoko lehiatilatan bertan ere izango dira salgai saioak hasi baino bi ordu lehenago.
Saio bakoitzeko gehienez 4 sarrera erosi ahalko ditu pertsona bakoitzak.
San Telmo Museoko emanaldietarako sarrerek dohainik izango dira eta gonbidapenak Zinemaldi Plazako leihatiletan jaso beharko dira.
o beharko dira.