Itxi

Zinemaldia 2024

63. Zinemaldia

Greenpeacek ingurumen eta bakearen defentsa sarituko du Zinemaldian

N.V. | eitb.eus

Saria emateko ekitaldian, “ekintza zinematografiko” berezia antolatuko dute, “aktibismoz, umorez eta luxuzko gonbidatuz beterikoa”.

  • Irailaren 18tik 26ra ospatuko da zinema jaialdiaren 63. edizioa

    Irailaren 18tik 26ra ospatuko da zinema jaialdiaren 63. edizioa

Donostiako Zinemaldiaren 63. edizioan, inoiz lehenengoz, Greenpeace elkarteak Lurra saria banatuko du, ingurumenaren eta bakearen defentsarekin loturiko balioak islatzen dituzten filmak saritzeko. Zinemaldian bertan emango dute saria, “aktibismoa eta zinema uztartuko dituen entrega-ekitaldi batean”.

Biodibertsitatearen babesa, kutsadura zein itsasoen, lurren, airearen eta edateko uraren abusuaren prebentzioa, mehatxu nuklear guztien amaiera eta bakea, desarmatzea eta indarkeriarik eza bultzatzen ditu Greenpeacek, eta borroka eta aktibismo espiritu hori da, hain zuzen, elkarteak aintzatetsi nahi duena, ekoizpen jakin bat sarituta.

Lurra kontzeptutik abiatuta, Miranda Makaroff diseinatzaile eta diziplina anitzeko artista arduratuko da entrega-ekitaldian emango den saria sortzeaz.

Film irabazlea nor izango den zinemaren eta ingurumenaren defentsaren arloko hainbat profesionalek osaturiko epaimahaiak erabakiko du.