Zinemaldia 2024
Savage Cinema
'On Any Sunday'ren bigarren zatiaren europar estreinaldia, Zinemaldian
Erredakzioa
"On Any Sunday" 1971n Steve McQueen protagonista zuen filmaren jarraipena da. Savage Cinema sailak kirolei, abenturari eta naturari buruzko gaiak jorratzen dituzten filmak erakusten ditu.
"On Any Sunday: The Next Chapter" Dana Brownek zuzendutako filmean, motorren kultura eta bere diziplina guztiak aztertzen dira: lasterketarekiko grina eta motorrean ibiltzeak sortzen duen kitzikapena.
Zuzendaria (Step Into Liquid eta Dust to Glory) bere aitarekin batera aritu da, Akademiako sarietarako hautagai izandako Bruce Brownekin (Endless Summer eta On Any Sunday), erretratu berri hau sortzen. Filmean izar hauek agertzen dira, besteak beste: Marc Márquez, Mickey Rourke, Travis Pastrana, Roland Sands, Ashley Fiolek, Kenny Roberts, Dani Pedrosa eta Scott Caan.
1971n, On Any Sunday Steve McQueen protagonista zuen filmak zinema-aretoak bete zituen eta motoziklismoaren historiaren parte bilakatu zen. Film hark kirola gainditu eta mundu osoko ikus-entzuleak bereganatu zituen, protagonista konprometituei eta haien benetako gertaerei esker. Motorraren kultura maite dutenen artean erabateko miresmena sortzen duen lana da.
Savage Cinema
Savage Cinemak aretoen barruan eta kanpoan berriz ere ezustekoa emateko gogoz abiatuko du bigarren edizio hau.