Zinema
Erresuma Batua
"Oppenheimer" nagusi, Bafta sarietan
Agentziak | EITB Media
Christopher Nolanen filma zazpi sailetan nagusitu da Zinematografia eta Telebista Arteen Britainiar Akademiaren sarietan, tartean film eta zuzendari onenenetan. "Poor things"ek zazpi garaikur bereganatu ditu.
Oppenheimer Christopher Nolan zuzendariaren pelikula, bonba atomikoaren asmatzailearen biografia, izan da bart gauean, igandearekin, Bafta britainiar zinemako sarien irabazle nagusia: zazpi sari irabazi ditu, tartean, film, zuzendari, gizonezko aktore (Cillian Murphy) eta bigarren gizonezko aktore (Robert Downey Jr.) onenenak. Poor things filma izan da atzetik irabazleen zerrendan, bost sari bereganatuta.
Royal Festival Hall Londreseko espazioan egindako galan, Nolan britainiar-estatubatuar zinemagilearen (Origin, Interstellar…) filmak irabazi ditu, halaber, jatorrizko soinu banda, argazkilaritza eta edizio onenen sariak.
Emakumezko aktore protagonista onenaren sariaren irabazlea Emma Stone estatubatuarra izan da, Poor things Yorgos Lanthimosek zuzendutako filmean Bella Baxterren larruan egindako lanagatik. Sari gehien eraman zituzten pelikulen zerrenda bigarrena izan da Poor things, eta emakumezko aktore onenaren, efektu berezi onenen, ekoizpen diseinu onenaren, jantzi onenen eta makillaje eta ile apaintze onenen sariak eraman ditu.
Antzeztaldeko aktore onenen ataletan, sariak jaso dituzte Robert Downey Jr.-ek Oppenheimeren Lewis Strauss Energia Atomikoaren Batzordeko buru gisa egindako lanagatik eta Da'Vine Joy Randolphen The Holdover lanean egin zuen lanagatik.
The zone of interestek (Jonathan Glazer) irabazi du ingelesa ez den hizkuntza batean eginiko film onenaren saria, baita britainiar lan eta soinu onenenak ere, eta Anatomy of a fallenari (Justine Triet) iritzi diote jatorrizko gidoi onena.
Animaziozko film onena The boy and the heron izan da, Oscar sarietan ere sail horretan Robot dreams Pablo Berger bilbotarraren lanari gailentzeko faborito nagusia, eta 20 days in Mariupol lanak irabazi du documental onenaren saria.