Zinema
Sarrerak, 3,50 euroan
Zinemaren Jaia iritsi da Hegoaldeko zinema aretoetara
N. V. | EITB Media
Lau egunez, ostegunera arte, sarrerak 3,50 euroan izango dira. Akreditazioak eskatu behar dira lehenago, eskaintza probesteko.
-
"Gelditasuna ekaitzean" pelikula dago egunotan zineman ikusgai, besteak beste
Zinemaren Jaia iritsi da berriz Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako zinema aretoerara; maiatzaren 15, 16, 17 eta 18an, astelehenetik ostegunera, izango da.
Lau egun horietan, ikusleek sarrerak 3,50 euroan ordainduta ikusi ahalko dituzte pelikulak.
Horretarako, herritarrek akreditazioa eskatu behar dute, ekimenaren webgune ofizialean, 60 urtetik gorakoek eta 14 urtetik beherakoek izan ezik, akreditazioa eskatzetik salbuetsita egongo baitira horiek.
Hainbat euskal film ikusi ahalko dira prezio berezi horretan, besteak beste, hauek baitaude zinemetan ikusgai; "20.000 especies de abejas", "Irati", "Las buenas compañías", "Gelditasuna ekaitzean" eta "Alan, giza antena" euskarara bikoiztutako animaziozko filma.
Ipar Euskal Herrian, uztailaren 2tik 5era egingo dute Fête du Cinema.