Itxi

Zinema

Sarrerak, 3,50 euroan

Zinemaren Jaia maiatzaren 15etik 18ra itzuliko da Hegoaldeko zinema aretoetara

N. V. | EITB Media

Lau egunez, sarrerak 3,50 euroan izango dira. Akreditazioak apirilaren 13tik aurrera eskatu ahalko dira.

  • "20.000 especies de abejas" apirilaren 21ean estreinatuko da

    "20.000 especies de abejas" apirilaren 21ean estreinatuko da

Zinemaren Jaia berriz iritsiko da Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako zinema aretoerara, maiatzaren 15, 16, 17 eta 18an, astelehenetik ostegunera, antolatzaileek gaur iragarri dutenez.

Lau egun horietan, ikusleek sarrerak 3,50 euroan ordainduta ikusi ahalko dituzte pelikulak.

Horretarako, herritarrek akreditazioa eskatu beharko dute, apirilaren 13tik aurrera, ekimenaren webgune ofizialean, 60 urtetik gorakoek eta 14 urtetik beherakoek izan ezik, akreditazioa eskatzetik salbuetsita egongo baitira horiek.

Maiatzaren 10ean hasiko dira lau egunetarako sarrerak saltzen, Interneten, eta orduan ikusi ahalko da, esaterako, ordurako zinema aretoetan ikusgai ote dauden laster estreinatuko dira zenbat euskal film, hala nola "20.000 especies de abejas", "A los libros y a las mujeres canto", "Las buenas compañías" eta "Gelditasuna ekaitzean".

Ipar Euskal Herrian, uztailaren 2tik 5era egingo dute Fête du Cinema.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Zinema
  • Kultura