Zinema
Emanaldiak
'Los ojos de la guerra', Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian
Erredakzioa
Gerra dagoen tokietan lan egiten duten berriemaileen lana erakusten du Roberto Lozanok zuzendu duen dokumentalak. EITB parte hartu du lanean
Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren X. edizioan parte hartuko du 'Los ojos de la guerra' dokumentalak. Gerra dagoen tokietan lan egiten duten berriemaileen lana erakusten duen filma Mikel Ayestaran kazetariak, Roberto Fraile argazki zuzendariak eta Roberto Lozano Bruna zinema zuzendariak aurkeztuko dute. Apirilaren 21ean eta 22an izango dira emanaldiak.
David Beriain, Sergio Caro, Hernán Zin, Mikel Ayestaran eta Gervasio Sánchez gerra erreportajeak egiten dituzten bost kazetarien adierazpenetan eta horien lan baldintzetan oinarritzen da filma. Gainera, Arturo Pérez-Revertek eta Rosa Mª Calafek ere parte hartu dute.
Semici zinema jaialdiaren azken edizioan aurkeztutako filmak kritikaren eta ikusleen onespena izan zuen. Uruguaiko 30. Nazioarteko Zinemaldian ere parte hartu du duela gutxi.
Sinopsia
Giza eskubideen defentsarako deia da 'Los ojos de la guerra'. Eskubide horiek urratu egiten direla ere salatu nahi du, gerra kazetarien bizimoduaren, begiradaren eta testigantzen bidez. Horretarako, gizakiak, gatazkak eta horien ondorioak aztertzen ditu.
Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren X. edizioan parte hartuko du 'Los ojos de la guerra' dokumentalak. Gerra dagoen tokietan lan egiten duten berriemaileen lana erakusten duen filma Mikel Ayestaran kazetariak, Roberto Fraile argazki zuzendariak eta Roberto Lozano Bruna zinema zuzendariak aurkeztuko dute. Apirilaren 21ean eta 22an izango dira emanaldiak.David Beriain, Sergio Caro, Hernán Zin, Mikel Ayestaran eta Gervasio Sánchez gerra erreportajeak egiten dituzten bost kazetarien adierazpenetan eta horien lan baldintzetan oinarritzen da filma. Gainera, Arturo Pérez-Revertek eta Rosa Mª Calafek ere parte hartu dute.Semici zinema jaialdiaren azken edizioan aurkeztutako filmak kritikaren eta ikusleen onespena izan zuen. Uruguaiko 30. Nazioarteko Zinemaldian ere parte hartu du duela gutxi.SinopsiaGiza eskubideen defentsarako deia da 'Los ojos de la guerra'. Eskubide horiek urratu egiten direla ere salatu nahi du, gerra kazetarien bizimoduaren, begiradaren eta testigantzen bidez. Horretarako, gizakiak, gatazkak eta horien ondorioak aztertzen ditu.