Itxi

Zinema

Heriotza

Verónica Forqué aktorea hil da

Agentziak | Erredakzioa

Poliziak 66 urteko aktorearen gorpua aurkitu du gaur, astelehenarekin, Madrilgo beraren etxean.  

  • Verónica Forqué, 2017an. Argazkia: Efe.

    Verónica Forqué, 2017an. Argazkia: Efe.

Espainiako Polizia Nazionalak Verónica Forqué 66 urteko aktorearen gorpua aurkitu du Madrilgo beraren etxean. Ikerketan ari direnek esan dutenez, bere buruaz beste egin izana da esku artean darabilten hipotesi nagusia.

Etxera bertaratu diren osasun langileek aktorea zenaren heriotza baieztatu besterik ezin izan dute egin.

1972an "Mi querida señorita" filmean debuta egin zuenetik, Forqué hainbat zuzendari ezagunekin lan egin zuen, besteak beste Antonio Mercero donostiarra, Carlos Saura, Pedro Almodóvar, Luis García Berlanga, Fernando Colomo eta Fernando Fernán Gómez.

Lau Goya sari irabazi zituen, bi bigarren mailako emakumezko aktore onenaren sailean "El año de las luces" eta "Moros y cristianos" pelikulekin, eta beste bi protagonista gisa "La vida alegre" eta "Kika" filmei esker.

Antzerkian eta telebistan ere ibilbide oparoa egin zuen.