Zinema
Filmatzea
"El Vasco" pelikula filmatzeko lanak Bermeora iritsi dira
N. V. | EITB Media
Argentinan bost astez filmatu eta gero, Jabi Elortegi zuzentzen ari den pelikulako lantaldea Bizkaiko kostaldean da sortzen jarraitzeko.
-
"El Vasco" filmatzeko lanak, gaur Bermeon. Argazkia: Unai Martínez-Barranco.
"El Vasco" euskal-argentinar koprodukzioa (Pausoka Entertainment, Prisma Cine, Oeste films eta El Vasco La Película AIE) Bermeon filmatuko dute gaurdanik, urriak 18.
EITBren parte-hartzea duen filma Jabi Elortegi ari da zuzentzen, Xabi Zabaletaren eta Arantxa Cuestaren gidoi batean oinarrituta, aktore taldean Joseba Usabiaga, Eduardo Blanco, Itziar Aizpuru, Inés Efrón eta Laura Oliva daude, eta Itziar Ituñok kolaborazio berezia egingo du, egunotan Bermeon filmatuko dutena.
"El Vasco"k Mikel 35 urteko lagunaren bizipenak ditu ardatz. Euskadin bizitzeaz itota, langabezian eta neska-lagunak utzi berritan, Interneten bidez soilik ezagutzen duen osaba urrun baten gonbidapena onartuko du Argentinako herri galdu batera joateko.
Mikelek, baina, ezin zuen asmatu herri horretako bizitza Euskal Etxearen inguruan sortzen dela. Are gehiago, izeba komatik esnatuko da eta nebarekin nahasiko du, Mikelen aitonarekin berekin. Ordutik aurrera, Mikelek nolabaiteko Euskadi batean itota ikusiko du bere burua, Argentina erdian.