Zinema
2012ko otsailera arte
'Atzera begirako ferpektua': Alex de la Iglesiaren filmak, aztergai
Erredakzioa
Euskadiko Filmategiak antolatuta, bilbotarraren 'ia lan guztiak' eskainiko dituzte Gasteizen, Bilbon, Donostian eta Baionan. 'La chispa de la vida' lan berriaren aurrestreinaldia ere hartu du zikloak.
2011ko azarotik 2012ko otsailera bitartean, Alex de la Iglesia Bilboko zinemagilearen filmografia bilduko duen 'Atzera begirako ferpektua' eskainiko dute Gasteizen, Bilbon, Donostian eta Baionan. Euskadiko Filmategiak jarri du martxan atzera begirako ziklo hau, bere 33 urteko historian lehena.
Hilaren 2an, Gasteizen ekin diote zikloari, eta 'Mamá' (Pablo Berger, 1988) eta 'Amor impasible' (Iñaki Arteta, 1992) film laburrekin eta 'Diru truk' (Enrique Urbizu, 1991) film luzearekin abiatu dute programazioa. De la Iglesiak berak aurkeztu ditu zuzendari artistiko gisa egin zituen hiru lan horiek.
Asteazken honetan, zikloaz aritu da Alex de la Iglesia Bilbon. Amaren etxetik 50 metrora bere pelikula guztiak ikusteko aukerarekin hunkituta agertu da zuzendaria, eta bere ibilbide profesionalaren ''erdigunean'' sentitzen dela aitortu du. Bere zineman ''bigarren garai edo fase'' bat aurreikusi du, iraganari uko egin gabe ''ausardia handiagoko'' aro berria.
2012ko otsailera bitartean, ez dira faltako 'Acción Mutante' (1992), 'Piztiaren eguna' (1995), 'Perdita Durango' (1997), 'Muertos de Risa' (1998), 'La Comunidad' (2000), '800 balas' (2002), 'Crimen Ferpecto' (2004), 'Mirinda hiltzaileak', 'Los crímenes de Oxford' (2008) eta 'Balada triste de trompeta' (2010) lan ezagunak.
Alex de la Iglesiaren orain arteko lanak eskaintzeaz gain, bilbotarraren lan berriaren aurrestreinaldia ere hartuko du zikloak, Bilbon, azaroaren 30ean. Berez, zinema-aretoetara abenduaren 2an zen lana iristekoa; baina, estreinaldia atzeratu eta urtarrilaren 13an egingo dute.
Jose Mota y Salma Hayek dira 'La chispa de la vida' pelikula berriko protagonistak. 'Josek eta Salmak lan bikaina egin dute, eta zaila izan da muntaia'', azaldu du zuzendariak. Egindako lanarekin pozik, bere hurrengo pelikula komedia izango dela aurreratu du, eta lan berri horretarako 'Piztiaren eguna' pelikulatik kanpo geratu ziren hainbat ideia berreskuratzeko aukera arin da aztertzen bilbotarra.
Lau hiriburutan egingo dute Alex de la Iglesiaren inguruko atzera begirakoa: Gasteizen (Vital Kutxa Fundazioaren Gela, Dendaraba merkataritza-gunea), Bilbon (Alondegia), Donostian (Antzoki Zaharra) eta Baionan (Cinéma L'Atalante). Sarreren prezioa 4 eurokoa da, eta ziklo osorako bonua ere erosi ahalko da, 30 euroan (Vital Kutxako txartelarekin 3 euroan sarrera eta 25 euroan bonua).
Atzera begirakoarekin bat eginez, 'Alex de la Iglesia. La pasión de rodar' liburua kaleratuko dute. Jesus Angulok eta Antonio Santamariak idatzi dute, eta zinemagilearekin hainbat orduz izandako solasaldien emaitza da.
2011ko azarotik 2012ko otsailera bitartean, Alex de la Iglesia Bilboko zinemagilearen filmografia bilduko duen 'Atzera begirako ferpektua' eskainiko dute Gasteizen, Bilbon, Donostian eta Baionan. Euskadiko Filmategiak jarri du martxan atzera begirako ziklo hau, bere 33 urteko historian lehena.Hilaren 2an, Gasteizen ekin diote zikloari, eta 'Mamá' (Pablo Berger, 1988) eta 'Amor impasible' (Iñaki Arteta, 1992) film laburrekin eta 'Diru truk' (Enrique Urbizu, 1991) film luzearekin abiatu dute programazioa. De la Iglesiak berak aurkeztu ditu zuzendari artistiko gisa egin zituen hiru lan horiek.Asteazken honetan, zikloaz aritu da Alex de la Iglesia Bilbon. Amaren etxetik 50 metrora bere pelikula guztiak ikusteko aukerarekin hunkituta agertu da zuzendaria, eta bere ibilbide profesionalaren ''erdigunean'' sentitzen dela aitortu du. Bere zineman ''bigarren garai edo fase'' bat aurreikusi du, iraganari uko egin gabe ''ausardia handiagoko'' aro berria.2012ko otsailera bitartean, ez dira faltako 'Acción Mutante' (1992), 'Piztiaren eguna' (1995), 'Perdita Durango' (1997), 'Muertos de Risa' (1998), 'La Comunidad' (2000), '800 balas' (2002), 'Crimen Ferpecto' (2004), 'Mirinda hiltzaileak', 'Los crímenes de Oxford' (2008) eta 'Balada triste de trompeta' (2010) lan ezagunak.Alex de la Iglesiaren orain arteko lanak eskaintzeaz gain, bilbotarraren lan berriaren aurrestreinaldia ere hartuko du zikloak, Bilbon, azaroaren 30ean. Berez, zinema-aretoetara abenduaren 2an zen lana iristekoa; baina, estreinaldia atzeratu eta urtarrilaren 13an egingo dute. Jose Mota y Salma Hayek dira 'La chispa de la vida' pelikula berriko protagonistak. 'Josek eta Salmak lan bikaina egin dute, eta zaila izan da muntaia'', azaldu du zuzendariak. Egindako lanarekin pozik, bere hurrengo pelikula komedia izango dela aurreratu du, eta lan berri horretarako 'Piztiaren eguna' pelikulatik kanpo geratu ziren hainbat ideia berreskuratzeko aukera arin da aztertzen bilbotarra.Lau hiriburutan egingo dute Alex de la Iglesiaren inguruko atzera begirakoa: Gasteizen (Vital Kutxa Fundazioaren Gela, Dendaraba merkataritza-gunea), Bilbon (Alondegia), Donostian (Antzoki Zaharra) eta Baionan (Cinéma L'Atalante). Sarreren prezioa 4 eurokoa da, eta ziklo osorako bonua ere erosi ahalko da, 30 euroan (Vital Kutxako txartelarekin 3 euroan sarrera eta 25 euroan bonua).Atzera begirakoarekin bat eginez, 'Alex de la Iglesia. La pasión de rodar' liburua kaleratuko dute. Jesus Angulok eta Antonio Santamariak idatzi dute, eta zinemagilearekin hainbat orduz izandako solasaldien emaitza da.