Zinema
Pelikula berria
Abenduan estreinatuko du Alex de la Iglesiak 'La chispa de la vida'
Erredakzioa
Jose Mota eta Salma Hayek dira protagonistak. Santiago Segura, Juan Luis Galiardo, Blanca Portillo, Fernando Tejero eta Carolina Bang aktoreek ere hartu dute parte filmatze lanetan.
-
'La Chispa de la vida' Alex de la Iglesiaren lan berriaren filmaketako irudiak. Argazkia: EFE
Abenduaren 2an iritsiko da zinema-aretoetara 'La chispa de la vida', Alex de la Iglesiaren lan berria.
Cartagenan (Murtzia) eta Madrilen filmatu dute lana, eta Jose Mota eta Salma Hayek dira protagonistak. Santiago Segura, Juan Luis Galiardo, Blanca Portillo, Fernando Tejero eta Carolina Bang aktoreek ere hartu dute parte zuzendari bilbotarraren lan berrian.
Robertoren istorioa dakar De la Iglesiak lan berri honetan. Langabezian geratu ondoren, guztia galduta, unerik zoriontsuena eman dion lekura itzuliko da: bere emaztearekin batera eztei-bidaian bisitatu zuen hotela. Dena den, bertara heltzean, eraikina eraitsi egin dutela ikusiko du Robertok, Cartagenako Erromatar Antzokiaren museoa egin baitute bertan. Museoaren inaugurazio egunean bertan iritsiko da Roberto Cartagenara, eraikinaren azken lanak bukatzen ari direla. Bertan erori eta kolpea emango du buruan, mugitu ezinik geratuta. Orduan, ametsen, oroitzapenen eta errealitatearen arteko nahasketan murgilduko da Roberto.