Zinema
22:15etan
'El médico' abenturazko filma, gaur gauean, ETB2n
eitb.eus
Pelikulak XI. mendeko Pertsiako Ibn Sina doktorearen babespean dagoen Rob Cole medikuntza ikaslearen istorioa kontatzen du. Noah Gordonen best-seller homonimoaren egokitzapena da.
Euskal Telebistako bigarren kateak 'El médico' abenturazko filma eskainiko du larunbat honetan, abuztuaren 29an, 22:15etik aurrera. Filma Noah Gordonen izen bereko eleberri historiko eta best-sellerraren egokitzapena da eta Rob Cole Pertsiako Ibn Sina doktorearen babespean dagoen medikuntza ikaslearen istorioa kontatzen du.
XI. mendeko Ingalaterran, Rob Cole noizean behin mediku lanak ere egiten dituen bizargin ibiltari baten babespean geratzen da bere ama gaixotasun arraro batengatik hiltzean. Bizarginak medikuntzaren inguruko ezagutza gehiagorik irakatsi ezin dionean, Colek Persiaraino bidaiatzea erabakitzen du, Ben Kingsleyk interpretatutako Ibn Sina doktore handiaren eskolan ikasteko asmoz, honek bere ikasleen artean kristauak onartzen ez dituen arren.
'El médico' abenturazko filma gaur gauean, 22:15etik aurrera, ETB2n ikusgai.