Zinema
Zinema
Alan Parker zinema zuzendaria hil da
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
British Film Institutek eman du albistea. 76 urteko zinemagilea gaixotasun terminal baten ondorioz hil da.
-
Alan Parker. Argazkia: EFE
Alan Parker zinema zuzendari britainiarra zendu da. Besteak beste, Evita, Midnight Express, Mississippi Burning eta Fame pelikulak zuzendu zituen 76 urteko zinemagileak.
British Film Institutek emandako informazioaren arabera, gaixotasun terminal baten ondorioz hil da.
Midnight Express eta Mississippi Burning pelikulei esker, zuzendari onenen artean lehiatu zen Oscar sarietan. Gainera, Bugsy Malone (1976), Birdy (1984) eta The Commitments (1991) film arrakastatsuak zuzendu zituen. Zinema munduan egindako ibilbidean zehar, 19 BAFTA, 10 Urrezko Globo eta 10 Oscar irabazi zituzten Parkerren pelikulek.
The Life of David Gale (2003) izan zen haren azken lana, Kevin Spacey, Kate Winslet eta Laura Linney protagonista zituela.