Musika
Zinema
Asteburu honetan egingo dute Bilboko Dock of the Bay jaialdia
Erredakzioa
Ekainaren 12a bitartean AlhóndigaBilbaoko Golem zinema aretoetara iritsiko da, lehen aldiz.
AlhóndigaBilbaoko Golem zinema aretoetan egingo dute, lehen aldiz, Dock of the Bay jaialdia Bilbon. Gaur hasi eta ekainaren 12a bitartean urteko musika dokumental onenen aukeraketa bat ikusi ahal izango da bertan. Delorean, White Stripes, David Bowie edo Soul Train telebista saioari buruzko filmak eskainiko dituzte, besteak beste.
Jaialdia osatzeko antolatuko festa batekin aurkeztu zuten atzo Dock of the Bay Bilbao lehen edizioa. Gaurtik aurrera pantaila handira iritsiko da musika.
Dock of the Bay jaialdia Donostian egiten da eta aurten 4. edizioa egin dute bertan.