Zinema
Ostegunetik aurrera
Pedro Almodovarren atzera begirakoa, Bilboko Alondegiko Zinematekan
Erredakzioa
Guztira 17 film eskainiko dituzte, 'Pepi, Luci, Bom y otras chicas del montón' (1980) lanarekin hasi eta 'Los abrazos rotos' (2009) pelikularekin amaitzeko.
Ostegunetik aurrera, Pedro Almodovar zinemagilearen atzera begirakoa hartuko du Bilboko Alondegiak. Guztira Mantxako zuzendariaren 17 film eskainiko dituzte Zinematekan.
Pepi, Luci, Bom y otras chicas del montón (1980) lanarekin ekingo diote zikloari ostegun honetan, eta Los abrazos rotos (2009) filmak itxiko du programa uztailaren 1ean. Horrela, 80ko hamarkadako lanekin hasi eta 2009ko azken lanera iritsi arte, zuzendariaren 30 urteko ibilbidea izango da ikusgai, pantailan.
Bilboko&' || 'nbsp;Alondegiak jakitera eman duenez, emanaldiak ostegunetan eta ostiraletan izango dira, 18:00etan eta 20:00etan. Sarrera arrunten prezioa 3,5 eurokoa da, eta 2,6 eurokoa Hó txartela dutenentzat.