Itxi

Zinema

Maiatzaren 2tik 8a bitartean

FANT zinema fantastikoaren jaialdia, abian Bilbon

Erredakzioa

6 film luze eta 15 film labur lehiatuko dira aurten AlhóndigaBilbaon eta Otxarkoagako Udaltegian egingo duten jaialdiaren XVII. edizioan.

FANT zinema fantastikoaren Bilboko jaialdiaren XVII. edizioa maiatzaren 2tik 8a bitartean egingo dute. 6 film luze eta 15 film labur lehiatuko diren jaialdian, eta aurten AlhóndigaBilbaok eta Otxarkoagako Udaltegiak hartuko dute, lehen aldiz. Oscar Santos zinema zuzendariak ohorezko Fantrobia saria jasoko du.

Inaugurazio ekitaldia astelehen honetan egin dute, Fausto (1926) F.W. Murnau zuzendariaren klasikoaren emanaldiarekin. The Silent Band Donostiako orkestrak musika jarri dio filmari, zuzenean.

Sail ofizialean, Die Tür (Alemania), Rubber (Frantzia), Griff the invisible (Australia), I saw the devil eta Thirst (Hego Korea), eta San qiang pai an jing qi (Txina) lehiatuko dira.

Film laburrei dagokionez: La gran carrera (Kote Camacho); Quédate conmigo (Zoe Berriatúa); Sabrina (Sergio Colmenar); Sutphin Blvd., The Cow Who Wanted to Be a Hamburger, The United Talent Monster Agency, Alice Jacobs is Dead, Desert of the Real eta Off Season estatubatuarrak; Ausbruchsversuch eta St. Christophorus Roadkill alemaniarrak; Pre-Cut Girl frantziarra; La terrible malediction belgikarra; Fly britainiarra: eta Escrito en la piedra Argentinakoa eskainiko dituzte.

Epaimahaia Luis Rosalesek (Scifiworld), Maria Eugenia Salaverri gidoilariak eta Juan Zapater BilbaoArteko zuzendariak osatuko dute.

Maiatzaren 7an Nontzeberri gaua egingo dute. Nontzefilmak lehiaketako 23 lan onenak ikusi ahal izango dira emanaldi berezian.

''Fantastikoaren maisuak'' sailaren baitan Survival of the dead (George A. Romero), The unknown eta The devil-doll (Tod Browning), eta El hombre que vio llorar a Frankenstein (Angel Agudo) Paul Naschyri buruzko lanak ikusi ahal izango dira.

TxikiFant haurrei zuzendutako sailean Ice Age 3: Dawn of the Dinosaurs filma eskainiko dute maiatzaren 7an, larunbata.

Otxarkoagako Udalekuan CSA: The Confederate States of America (Kevin Willmott), Cypher eta Splice (Vincenzo Natali), Donnie Darko (Richard Kelly) eta The Host (Bong Joon-Ho) lanak ikusi ahal izango dira, besteak beste.

Gainera, FNAC dendan hainbat emanaldi egingo dituzte eta La Florida jatetxeak 10 euroko menu berezia eskainiko du, zinemaldiarekin lotuta, aste osoan.