Zinema
Zinema
'Cuidadores', alzheimerra lehen pertsonan
Erredakzioa
Oskar Tejedorren filmak Alzheimer gaixotasuna duten pertsonak zaintzen dituztenek jasandako efektu emozionalak erakusten ditu.
Datorren martxoaren 11an estreinatuko dute Cuidadores Madril, Bartzelona, Bilbo, Gasteiz eta Donostian. Alzheimer gaixotasuna duten pertsonak zaintzen dituztenek jasandako efektu emozionalak erakusten ditu Moztu Filmak-ek ekoiztu eta EITBren laguntza izan duen lan honek.
Oskar Tejedor gipuzkoarrak zuzendu du pelikula, Moztu Filmak-en ekoizpenarekin eta Euskal Telebistaren laguntzarekin. Joan den urrian, hirugarren saria lortu zuen Seminci Valladolideko Nazioarteko Zinemaldiaren Tiempo de Historia sailean.
Endekapenezko gaixotasuna pairatzen duten pertsonak zaintzen diharduen familiarteko talde batek urte bat eta erdi darama terapia sesio batzuetan biltzen. Bertan, euren beldurrak eta esperientziak partekatzen dituzte, baina batez ere, eguneroko bizitzan jasaten dituzten egoera komiko, baina aldizka, dramatikoak, erlatibizatzen ikasten dute.
Faltaren bihozminari aurre egin behar dio Txusek. Bere buruaz ahazten da Alicia. Zailtasunen artean bizitzeko saiakerak egiten ditu Naiarak. Iragana faltan botatzen du Carlosek eta ez du orainaldia onartzen. Itxarotera ikasi du Manuelek bideaz disfrutatzen duen bitartean. Amorruz beteta dago Ana. Egonkortasuna bilatzen du Maribelek.