Zinema
'La chispa de la vida'
Salma Hayek Cartagenan, Alex De la Iglesiarekin filmatze lanetan
Erredakzioa
''Hotz ikaragarria ari naiz pasatzen'', esan du aktoreak, txantxetan. José Mota, Nerea Camacho, Manuel Tallafé, Juan Luis Galiardo, Blanca Portillo eta Eduardo Casanova aktoreek ere hartuko dute parte
Hiru aste gehiago egongo da lan taldea Cartagenan, eta bertan egiten omen duen hotza izan du hizpide gaur Salma Hayek mexikarrak, pelikularen grabaketaren aurkezpenean. ''''Hotz ikaragarria ari naiz pasatzen'''', esan du. ''''Ziria sartu didate. Leku beroa zela esan zidaten, baina hotelean dauden Danimarkako eta Norvegiako futbol jokalariek ere hotz handia egiten duela esaten dute'''', gaineratu du. ''''Urte batzuk egon naiz koitadu honek paper bat noiz eskainiko zain'''', esan du txantxetan, Alex De la Iglesiari buruz.
Robertoren istorioa dakarkigu De la Iglesiak lan berri honetan. Langabezian geratu ondoren, eta daukan guztia galduta, zorion momenturik handiena eman dion lekura itzuliko da: bere emaztearekin batera eztei-bidaian bisitatu zuen hotela. Baina, bertara heltzean, eraikina eraitsi egin dutela ikusiko du Robertok, Cartagenako Erromatar Antzokiaren museoa egin baitute bertan. Museoaren inaugurazio egunean bertan iritsiko da Roberto Cartagenara, eraikinaren azken lanak bukatzen ari direla. Bertan erori eta kolpea emango du buruan, mugitu ezinik geratuta. Orduan, ametsen, oroitzapenen eta errealitatearen arteko nahasketan murgilduko da Roberto.
Gauez ari da grabatzen De la Iglesia Cartagenako antzokian, eta eraikina bera filmeko pertsonaia bihurtu dela aitortu du. Bilbotarrak azaldu duenez, antzokia argumentuan sartzeak gidoia erabat moldatzera behartu du.
Urrian estreinatuko dute La chispa de la vida.