Itxi

Zinema

Berlinale zinemaldian

'A Torinoi Lo' zinta hungariarrak kritikoen FIPRESCI saria jaso du

Erredakzioa

Berlinale zinemaldiaren kritikoek zinta hau saritu dute. Gainera, jaialdiaren urrezko hartza jasotzeko faboritoen artean dago. Irabazleen zerrenda larunbat gauean emango dute jakitera.

Bela Tarr hungariarrak zuzendutako A Torinoi Lo zintak Berlinaleko Nazioarteko Zinema Kritikoen Federakuntzaren FIPRESCI saria jaso du. 15 filmeen artean hautatu zuten zinta. Zuri-beltzeko film konplexu honek bi ordutako iraupena du. Gainera, ez ia elkarrizketarik.

Tarren filma eta Asghar Farhadi irandarrak zuzendutako Jodaeiye Nader az Simin zinta Urrezko Hartza eskuratzeko film faboritoen artean daude. Iraindarraren pelikulak kritika onenak jaso ditu. Larunbat gauean aurtengo irabazleen zerrenda jakitera emango da eta zinemaldiari amaiera emango zaio.