Itxi

Zinema

Diskurtsoa

Alex de la Iglesia: 'Internet da gure zinemaren salbatzailea'

Erredakzioa

Zinemaren Akademiako presidente kargua utziko duela baieztatu du Goya sarietan.

Alex de la Iglesia, Zinema Akademiako lehendakariak, eskaini duen hitzaldian adierazi duenez: "Internet gure zinemaren etorkizuna da". Duela hogeitabost urte Akademia sortu zutenek erakutsitako elkartasuna eskatu du etorkizuneko erronketarako.

Gauzak aldatzeko momentua dela esan du, gero ez baita atzera egiteko aukerarik egongo. Internet gaur egungo kontua dela esan du, eta ez etorkizunekoa. Miloika pertsonei kultura elkarbanatzen laguntzeko baliabidea dela ere adierazi du.

Baina zalantzarik gabe "ez diogu Interneti beldurrik, gure zinemaren salbatzailea da" esaldia izan da da sari banaketan egon direnek gogoratuko duten esaldia. Merkatua aldatzen ari dela gogoratu du eta ikuslearekiko errespetu eta esker ona eskatu du.

Akademiako presidente bezala eman duen azkeneko diskurtsoan, sortzen ari denean eta arte hau gainontzekoekin elkarbanatzean aske dela esan du.

Hurrengo presienteari esan dio bere bizitzako urte pozgarrienak bizi izan dituela karguan egon den bitartean. Jende miresgarria ezagutu duela eta Goya sariak sortu zirenetik 25 urte pasa badira ere beste asko igaroko direla.