Zinema
Zinema
Salma Hayek, Alex de la Iglesiaren film berriko protagonista
Erredakzioa
Gaur ekin diote 'La chispa de la vida' pelikula filmatzeari. Willy Toledo, Jose Mota, Juan Luis Galiardo eta Santiago Segura aktoreek ere hartuko dute parte bertan.
Salma Hayek aktore mexikarra izango da Alex de la Iglesiaren pelikula berriko protagonista. La chispa de la vida du izena De la Iglesiak martxan jarri duen azken proiektuak, eta Willy Toledo, Javier Gutierrez, Jose Mota, Juan Luis Galiardo eta Santiago Segura aktore ezagunak deitu ditu bizkaitarrak&' || 'nbsp; film berri honetarako. Gaur bertan ekin diote lan berria filmatzeari, eta sei astean egingo dituzte grabazio lanak, Madrilen eta Cartagenan (Murtzia).
Roberto lanik gabe geratu den publizistaren istorioa dakarkigu oraingoan De la Iglesiak. Coca-Cola freskagarriaren ''''La chispa de la vida'''' esloganaren egilea da Roberto, baina, publizitate agentzietara lan bila doanean, ezezkoa baino ez du aurkitzen. Hala ere, istripu batek hilzorian utziko du, eta erabat aldatuko da egoera.