Zinema
Oscarrak
‘Handia’ Oscarretarako bidetik at utzi du Espainiako Zinema Akademiak
N.V. | eitb.eus
Espainiar akademiako kideek ‘Campeones’ aukeratu dute atzerriko film onenaren Oscar sarira aurkezteko.
“Handia” Jon Garaño eta Aitor Arregi gipuzkoar zinemagilearen filma ez da Oscar sarietako hautagai izango. Espainiako Zinema Akademiak “Campeones” Javier Fesserren filma aukeratu du Espainia ordezkatzeko atzerriko film onenaren sailean.
Daniel Grao aktoreak iragarri du pelikula irabazlearen izenburua gaur goizean Espainiako Zinema Akademiaren egoitzan egindako ekitaldi batean, aldean Mariano Barroso elkartearen presidentea eta notario bat zituela.