Zinema
Maiatzaren 11tik 22ra
Robert De Niro izango da Canneseko epaimahaiko burua
Erredakzioa
Gonbidapen honekin, Tribecako zinemaldiaren sortzaileari omenaldia egin nahi dio antolakuntzak, New Yorkeko jaialdiak hamar urte egingo dituen urtean.
Robert De Niro izango da Canneseko zinemaldiko 64. edizioan epaimahaiaren burua. Maiatzaren 11tik 22ra egingo dute aurten Frantziako zinemaldi ezaguna.
Antolakuntzak ohar batean jakinarazi duenez, gonbidapen honekin Tribecako zinemaldiko sortzaileari omenaldia egin nahi diote aurten, New Yorkeko jaialdiak hamar urte beteko ditu eta. 1989an Tribeca Film Center sortu zuen De Nirok Manhattanen, eta, hainbat urte geroago, Tribecako Zinemaldia jarri zuen martxan.
''''Mundu mailan zinemaldi beterano eta onenetako bat da Cannes. Aukera paregabea da niretzat'''', esan du aktore, zuzendari eta ekoizle estatubatuarrak gonbidapena onartzean. Bere belaunaldiko aktore onenetako bat da Robert De Niro askorentzat.