Zinema
Estreinaldiak
2011: Torrente eta Almodovar, protagonistak zinema-aretoetan
Erredakzioa
Daniel Sanchez Arevalo, Juan Carlos Fresnadillo, Fernando Trueba, Nacho Vigalondo edo Javier Fesserren lan berriek ere zeresana emango dute.
2010 nerabeen zinemaren eztandaren urtea izan da eta 2011an bi protagonista argi izango dira zinema munduan:&' || 'nbsp;Torrenteren laugarren filma eta Pedro Almodovarren pelikula berria (gainera, Antonio Banderasekin izango da berriz). Gainera, Daniel Sanchez Arévalo, Juan Carlos Fresnadillo, Fernando Trueba, Nacho Vigalondo edo Javier Fesserren lan berriek ere protagonismo handia izango dute.&' || 'nbsp;
Azkenak "Mortadelo y Filemon" sagaren hirugarren pelikula estreinatuko du. 3Dtan iritsiko da, Torrenteren laugarrena bezala. Hainbat kolaborazio izango dira:&' || 'nbsp;Kiko Riveratik hasita Belen Esteban, Kun Aguero edota Ana Obregonera.
Torrenterena urruti dago Almodovarren unibertsotik. Kasu honetan, Almodovarren eta Banderas elkartzea izango da interesgune nagusia. Malagarra Ledgard doktorea da, kirurgialari plastiko ezagun bat:&' || 'nbsp;azal artifizial bat sortu nahi du zelula-terapietan izandako aurrerapenei esker. "La piel que habito" filma, Thierry Jonquet frantziarraren "Tarantula" eleberrian oinarritzen da.
2011an komedia ere izango da:&' || 'nbsp;Daniel Sanchez Arevaloren "Primos" helduko da "Azuloscurocasinegro" eta "Gordo" lanen ostean. Ezpal bereko bi lagunen elkartzea da eta otsailaren 4an helduko da zinema-aretoetara. Hilabete beranduago Iciar Bollainen "También la lluvia" helduko da, Espainiako apostua Oscar sarietara begira.
Juan Carlos Fresnedilloren "Intruders" filmak Clive Olwen, Daniel Brühl eta Pilar Lopez de Ayala izango ditu protagonista. Naturaz gaindiko tematika du eta Jaume Collet-Serraren "Unknown" gai-dramatikoa du, Liam Neesonekin.
Rodrigo Cortesen thriller psikologiko berriak "Red Lights" du izen eta Robert de Niro eta Sigourney Weaver ditu protagonista. "Carne de neon" komedia izango da Paco Cabezasen lan berria eta Jaume Balaguerok "Mientras Duermes" estreinatuko du. Baina beldurrezko film interesgarria "Genesis" izango da, "REC"en aurrekaria, hain zuzen ere, Paco Plazak zuzenduta.