Itxi

Zinema

Bartzelona

zinemaldia.cat-eko Urrezko Txapelak, 'Handia', 'Converso' eta 'Bi txirula'rentzat

eitb.eus

Euskal zinema Bartzelonan erakusten du hiri horretako Euskal Etxeak sustatutako zinema jaialdiak, eta 9 euskal film izan dira lehian hamahirugarren edizioan.

  • "Handia"k fikziozko film onenaren Urrezko Txapela irabazi du

    "Handia"k fikziozko film onenaren Urrezko Txapela irabazi du

“Handia”, “Converso” eta “Bi txirula” filmek eraman dituzte zinemaldia.cat euskal zinemaren Kataluniako jaialdiak.

“Handia” Jon Garañok eta Aitor Arregik zuzenduriko lanak jaso du Fikzio Lanik Onenaren Urrezko Txapela, eta dokumentalen sailean Converso (David Arratibel) izan da Urrezko Txapelaren irabazlea.

Azkenik, “Bi txirula” Iñigo Garcia Agirrezabalagaren pelikulak jaso du Euskarazko Pelikularik Onenaren Azkue Fundazioa Urrezko Txapela.

Aurtengo jaialdiko epaimahaia Blai Morellek (kazetaria), Barbara Destefanisek (BCN Sports Film Festival), Lluis Marquesek (aktorea), Bruna Cusik (aktorea) eta Joan Gonzalezek (DocsBarcelona) osatu dute.

Urrezko Txapelak zinemaldia.Cat jaialdiaren amaiera ekitaldian banatu dituzte bart, Girona Zinemetan.