Itxi

Zinema

Donostia

'Errementari' filmak irabazi du Donostiako Beldurrezko Zinemaren Astea

Agentziak | Erredakzioa

Paul Urkijo zuzendari gasteiztarraren lanari eman diote Luzemetraia Onenaren Saria.

1:24

Paul Urkijo zuzendari gasteiztarrak sarritan hartu du parte Donostiako Fantasia eta Beldurrezko Zinemaren Astean bere laburmetraiekin. Edizio honetan, baina, bere lehendabiziko film luzea aurkeztu du, 'Errementari', eta Luzemetraia Onenaren Saria eskuratu du.

Patxi Errementaria euskal mitologiako pertsonaian oinarritutako lana da, euskaraz egindakoa.

Aipatu saria publikoak ematen du. Guztira, 20 film lehiatu dira, baina 'Errementari' gailendu da, 8,34 puntu lortuta, Josemi Beltran Zinema Astearen zuzendariak jakinarazi duenez.

Beltranen iritzian, aurtengo edizioa "bizia eta dibertigarria" izan da, "maila izugarrizko pelikularik egon ez bada ere, bataz bestekoa ona izan da".

Antolatzaileek begi onez hartu dute saria 'Errementari' filmak eraman izana, "ez soilik hemengoa delako eta euskaraz eginda dagoelako, kalitatezkoa delako eta publikoa harrapatu duelako".