Itxi

Zinema

Film luzea

Gasteizko martxoaren 3ko hilketa pantaila handira iritsiko da

eitb.eus

Poliziak Gasteizen 1976ko martxoaren 3an bost langile hil izanak Begoñarengan, “gizarte maila ertaineko” neska batengan, izan dituen ondorioak dira “Vitoria, 3 de marzo” film luzearen kontagaia.

  • 1976ko martxoaren 3an, Poliziak bost langile hil zituen Gasteizen

    1976ko martxoaren 3an, Poliziak bost langile hil zituen Gasteizen

Begoña izeneko "gizarte maila ertaineko" emakume gazte batek lehen pertsonan biziko ditu Gasteizen, 1976ko martxoaren 3an, Poliziak egindako hilketak. Istorio hori kontatzen du "Vitoria, 3 de marzo" Sonora Estudios eta Gariza Films etxeek ekoitzitako film luzeak.

Arabako hiriburuan bertan filmatuko dute lana, gaztelaniaz, urriaren 9an hasita, eta, aurreikuspenen arabera, bost edo sei astez jardungo dute horretan. Fikziozko pelikula (garai hartako benetako dokumentuak txertatuko dituzte) Victor Cabacok zuzenduko du, eta, besteak beste, aktore hauek arituko dira horren esanetara: Amaia Aberasturi, Ruth Díaz ("Tarde para la ira"), Alberto Berzal ("Eskamak kentzen", "Goenkale", "Zorion perfektua"), Mikel Iglesias eta Iñaki Rikarte ("Lasa eta Zabala", "Amaren eskuak", "Aitaren etxea").

Duela zazpi urte abiatutako proiektuaren ekoizleek istorioari buruz aurreratu dutenez, Jose Luis hiriko irrati batean lanean ari den kazetariak bertatik bertara biziko ditu martxoaren 3ko hilketak, Begoña alabaren bitartez.

Protagonista, belaunaldi hartako gazte asko bezala, gizarte kontzientzia hartzen duen bitartean haziko da pertsona gisa.

Estrak bilatzeko castinga egin dute jada Arabako hiriburuan bertan.

 

 

iv>

 

  • © EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa

    #-ent_adh_conf_online-#