Zinema
Mostra
Urrezko Lehoia eskuratzeko lehia hasi da Alex De La Iglesiarentzat
Erredakzioa
François Ozon, Vincent Gallo edo Sophia Coppola bezalako zinemagile garrantzitsuekin aritu beharko da 'Balada triste de trompeta' filma. Quentin Tarantino da 67. edizioko epaimahaiaren presidentea.
Veneziako Mostrari hasi da, eta bilbotar bat dugu Urrezko Lehoia eskuratzeko lehian. Vincent Gallo, François Ozon, Sophia Coppola edo Tom Twyker bezalako zuzendariekin lehian izango da Alex De La Iglesia, irailaren 11an amaituko den jaialdian.
23 pelikula izango dira Veneziako Nazioarteko Zinemaldiaren 67. edizioan eta Quentin Tarantino izango da epaimahaiaren burua.
Alex De La Iglesiaren Balada triste de trompetak zirkuaren mundua eta kronika politikoa uztartzen ditu eta Urrezko Lehoia eskuratzeko lehian izango da, esan bezala. Gaztelania beste film batean ere entzun ahal izango dugu:&' || 'nbsp;Pablo Larrainen Post Mortemen, hain zuzen ere.
Duela bi urte irabazle suertatu zen zuzendariak, Darren Aronofskyk, emango dio hasiera aurten Veneziako Mostrari:&' || 'nbsp;balletaren mundua aztertzen du Black Swanen, Natalie Portman protagonista duelarik. Bestalde, Catherine Deneuve François Ozonekin lan egitera bueltatu da Potiche lanean eta Vanessa Redgrave Julian Schnabel artista plastikoaren eraginpean jartzen da, Miralen.
Sophia Coppolaren presentziaren zain ere badaude bertan, Stephen Dorff protagonista duen Somewhere aurkeztuko baitu. Beste pelikula aipagarri batzuk honakoak dira:&' || 'nbsp;Tom Twykerren Drei, Monte Hellmanen itzulera, Road to Nowhererekin eta Japoniako beldurrezko filmaren maisuaren lan berria, Takashi Miikeren Jusan-nin no shikaku.
John Wook, ordea, saria jasoko du ziur, bizitza osoko ibilbideagatik jasoko baitu. Sail Ofizialean, lehiaketatik kanpo ere film asko izango dira, tartean, Lope, Espainiako ekoizpena, Andrucha Waddington brasildarraren zuzendaritzapean eta Alberto Ammann argentinarra protagonista duelarik. Ben Affleckek, bestalde, The town aurkeztuko du.
Robert Rodriguezek Dennis Hopperri egindako omenaldia, Machete, ere aurkeztuko dute Venezian. Martin Scorsesek Elia Kazani buruzko dokumental bat egin du eta zinemaldia ixteko Julie Taymorren The Tempest aukeratu dute.