Itxi

Zinema

Irailaren 20an

Julia Robertsek Donostia Saria 2010 jasoko du Zinemaldian

Erredakzioa

Gainera, Zinemaldiko lehiaketaz kanpo 'Eat Pray Love' filma aurkeztera dator. Harekin batera, Javier Bardem eta Richard Jenkins aktoreak izango dira Donostian.

2010eko Donostia Saria jasoko du datorren irailaren 20an Julia Robertsek, Donostiako Zinemaldiaren 58. edizioaren barnean. AEBetako aktorea alfonbra gorriaren gainean izango dugu, saria jasotzearekin batera, bere azken zinema lana aurkezteko. Ryan Murphysek zuzendutako Eat prey Love (Jan Errezatu Maitatu) filma Zinemaldiaren Sail Ofizialean proiektatuko dute baina lehiaketaz kanpo. Pelikularen beste aktoreekin izango da Donostian Roberts: Javier Bardem eta Richard Jenkinsekin batera.

Izenburu berdineko Elizabeth Gilbert kazetaria eta idazlearen eleberri batean oinarrituta, bere senarratik banandu ostean Indiatik bidaia izpiritual bat burutzen duen emakume baten istorioa du mintzagai. Irailaren 24ean estreinatuko da Espainiako zinema-aretoetan.

2000. urtean Emakumezkoen Aktorerik Onenaren Oscar saria eskuratu zuen Julia Robertsek. Aurreko urteetan Richard Gere eta Liv Ullman (2007), Meryl Streep eta Antonio Banderas (2008) eta Sir Ian McKellen bezalako izen handiek, besteak beste, jaso dute Zinemaldiko golardo hau.