Zinema
Zinemaldiaren barnean
'80 egunean' pelikula, 2010eko Donostiako Hiria Sarirako hautagaia
Erredakzioa
Jon Garañoren eta Jose Mari Goenagaren luzemetraia 'Pájaros de papel' eta 'La isla interior' filmeekin lehiatuko da. Irabazlearen izena Zinemaldiaren 58. edizioa bitartean ezagutzera emango dute.
Film Commission Donostiako Hiria Sarirako hautagaia izendatu du Donostiako Sustapenak 80 egunean, Jon Garañok eta Jose Mari Goenagak zuzendutako filma. Euskal Telebistaren laguntzarekin ekoiztuta, beste bi luzemetraiekin batera lehiatuko da: Emilio Aragon zuzendutako Pájaros de papel eta Felix Sabrosoren eta Dunia Ayasoren La isla interior pelikulekin.
Irailaren 17tik 25era ospatuko den Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren 58. edizioa bitartean ezagutzera emango dute zinta irabazlea. "Hirietako paisai, Kultura eta balore sozialak hobekien erakusten dituen zinta" saritu nahi du duela sei urte sortutako Film Commission Donostiako Hiria Golardoak.
Film sariduna aipamen bikoitza lortuko ditu: batetik, 12.000 eurotako sari ekonomikoa eta, bestetik, Zinemaldiaren Made in Spain atalaren bornean proiektatuko dute. Epaimahaia zinema munduko izen ezagunez osatuta dago: Michel Gaztambide Vacas eta La Caja 507 pelikulen gidoigilea, Juan Manuel de Prada idazlea eta Maria Botto eta Alexandra Jimenez aktoreak. Dagoeneko Tres días con la familia, Pradolongo, Alatriste, La leyenda del tiempo eta En la ciudad bezalako filmeek jaso dute golardo hau.