Itxi

Zinema

Diru bilketa

10 film hauek markak hautsi dituzte AEBko zinemetan

Agentziak | Erredakzioa

Inoiz baino diru gehiago bildu zuten AEBko zinema aretoek 2016. urtean, besteak beste, “Finding Dory”, “Rogue One” eta “Captain America: Civil War” pelikulen arrakastari esker.

  • Star Wars sagaren atal berriak 400 milioi dolarretik gora bild ditu hilabete baino gutxiagoan

    Star Wars sagaren atal berriak 400 milioi dolarretik gora bild ditu hilabete baino gutxiagoan

AEBko zinema aretoek inoiz baino diru gehiago bildu zuten 2016an, Comescore aholkularitza enpresak jasotako datuen arabera. Guztira, 11.400 milioi euro gastatu zituzten herritarrek zinemetan.

“Finding Dory” animaziozko filma dago diru gehien utzi duten pelikulen zerrendaren buruan. 486,3 milioi dolar ordaindu dituzte berori ikusteko.

Bigarren tokia “Rogue One” Star Wars sagako azken atalarentzat izan da. 408,2 milioi dolarreko bilketa eragin du, eta kontuan hartu behar da abendu erdialdean estreinatu zela.

Oso gertu gelditu da “Captain America: Civil War”. Marveleko superheroien istorio berriak 408,1 milioi euro bildu zituen.

Haien ostean, beste film hauek daude zerrendan: "The Secret Life of Pets" (368,4 milioi dolar), "The Jungle Book " (364 milioi), "Deadpool" (363,1 milioi), "Zootopia" (341,3 milioi), "Batman vs Superman" (330,4 milioi), "Suicide Squad" (325,1 milioi) eta "Star Wars: The Force Awakens" (284,7 milioi).