Itxi

Zinema

Musa berria

Museo bateko zuzendaria izango da Bruni Woody Allenen hurrengo filmean

Erredakzioa

Pariseko Le Bristol Hotel ospetsuan grabatuko dituzte irudiok, 'Le Figaro' egunkariak jakitera eman duenez.

Carla Bruni-Sarkozy Frantziako lehen dama, modelo eta abeslari ohia, museo bateko zuzendaria izango da Woody Allenen hurrengo filmean. Gutxi barru hasiko dira filmatzen.

Brunik parte hartuko duen sekuentziak Pariseko Le Bristol hotel garrantzitsuan grabatuko dituzte, Le Figaro egunkariak aurreratu duenez. Frantziako lehen ministroaren emazteak ez du berandu heltzeko aitzakiarik, izan ere, Eliseoaren alboan dago aipatutako hotela.

Woody Allen hotel horretan izango da Medianoche en Paris izena hartuko duen filma grabatzeko. Bruniz gain, Kathy Bates, Marion Cotillard, Rachel McAdams, Michael Sheen eta Owen Wilson ere agertuko dira.

Komedia erromantiko bat da:&' || 'nbsp;Frantziako hiriburura negozio bidaia egiten duen familia bat da protagonista. Iragan azaroan konfirmatu zuen Brunik Woody Allenen eskaintza onartu zuela.