Zinema
Aste osoan
FANT: Hasi da fantasiazko eta beldurrezko zinemarekin zita
Erredakzioa
Paul Weitzen 'El circo de los extraños'en estreinaldiarekin eman diote hasiera. FANTeko epaimahaia Euskadiko hiru egilek osatuko dute: Pablo Malok, Carlos Juarezek eta Izibene Oñederrak.
FANT&' || 'nbsp;zinemaldiak ateak ireki ditu, eta sekzio ofizialean nazioarteko zortzi film labur izango dira. 12 film labur izango dira ''FANT&' || 'nbsp;laburrean'' atalean eta Psicosis proiektatuko dute, estreinaldiaren 50. urteurrenean. Antolatzaileek jakinarazi dutenez,&' || 'nbsp;Sekzio Ofizialeko epaimahaia Euskadiko hiru egilek osatuko dute: Pablo Malo zuzendari donostiarrak, Carlos Juárez ekoizle, zuzendari eta gidoilariak eta Azkoitiko Izibene Oñederra zinemagile gazteak.
Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatzen duen sariketak datorren astelehenean, maiatzaren 3an irekiko ditu ateak, sekzio ofizialeko Paul Weitzen El circo de los extraños filmarekin. Lan hori, fantasia eta komedia makabroa bikain konbinatzen dituen Darren Shanen eleberrien luxuzko egokitzapena da.
Sekzio ofizialean, Estatu Batuetan, Suitzan, Hego Korean, Danimarkan, Norvegian, Suedian, Frantzian, Belgikan, Serbian, Danimarkan eta Britainia Handian egindako zortzi luzemetraia aurkeztuko dira.
Talentu gazteari ematen zaion Fantrobia saria aurten Alex eta David Pastor katalanei emango zaie. Bi anaiek Larutanatural -Sundanceko Zinemaldiko Nazioarteko Laburmetraia Onenaren saria- eta Infectados, Estatu Batuetan egin duten eta goraipamen asko jaso dituen luzemetraia aurkeztuko dituzte.
''FANT&' || 'nbsp;laburrean'' sekzioaren barruan 12 lan proiektatuko dira. Lan horiek, epaimahaiaren eta ikusleen iritziz laburmetraia hoberenei emango zaizkien 3.000 euroko bi sari berriak jaso ahal izango dituzte.