Zinema
Maiatzak 16-22
'Versus' Borja Gurrea nafarraren film laburra Cannesen erakutsiko dute
eitb.eus
Imanol Reta iruindar aktorea da Gurrearen lehen lanaren protagonista. Frantziako hiriko zinema jaialdia maiatzaren 16tik 22ra egingo dute.
Cannesko zinema jaialdiko Short Film Corner saileko arduradunek “Versus” Borja Gurrea Rouzaut nafar zuzendariaren film laburra aukeratu dute jaialdian emateko. Imanol Reta iruindar aktorea da maiatzaren 16tik 22ra Frantziako hirian egingo duten zinemaldian erakutsiko duten lanaren protagonista.
Nafar zuzendariaren lehen film honen ardatza pertsona bakoitzaren dualtasuna da, filmaren arduradunek ohar batean azaldu dutenez: “ni” lotsati eta beldurtia “ni” gogor eta sutsuaren aurka agertzen da. Laneko elkarrizketa bat da berori erakusteko agertokia.
“Versus”, beraz, jaialdi eta erakusleiho erraldoi horretan izango da ikusgai, maiatzaren 16tik 22ra.