Itxi

Zinema

88. edizioa

Jarraitu zuzenean Oscar sarietarako izendatuen iragarpena

eitb.eus

14:30ean, Guillermo del Torok, Ang Leek, John Krasinskik eta Cheryl Boone Isaacsek otsailaren 28an saria irabazteko lehiatuko direnen izena irakurriko dute. "Minerita" dokumentala egon liteke tartean

14:30etik aurrera, Guillermo del Torok eta Ang Leek sail hauetan Oscarra irabazteko izendatuen zerrenda irakurriko dute: animaziozko filma, argazkilaritza, jantzien diseinua, film luze dokumentala, film labur dokumentala (“Minerita” Raul de la Fuente nafarraren lana hamar finalistetako bat da), makillaje eta ile-apainketa, jatorrizko kantua, animaziozko film laburra, film laburra, soinu edizioa eta soinu nahasketa.

Zortzi minutu geroago, John Krasinskik eta Cheryl Boon Isaacs Hollywoodeko Zinema Akademiaren presidenteak beste atal hauetarako aukeratutakoen berri emango dute: emakumezko aktore onena, gizonezko aktore onena, bigarren mailako emakumezko aktore onena, bigarren mailako gizonezko aktore onena, zuzendaria, editatzea, atzerriko filma, soinu banda, filma, produkzio diseinua, efektu bereziak, gidoi eratorria eta jatorrizko gidoia.

“Minerita” nafar film laburra (Raul de la Fuente) film labur dokumental onenaren atalean parte hartzeko hamar finalisten artean dago. Gaur jakingo da azken bost aukeratuen artean sartuko den.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Oscar Sariak