Zinema
55. edizioa
Barbara Kooplek 'Running for crazy' filma aurkeztuko du, Zinebin
Erredakzioa
Dokumentalari bereziki irekitako "Beautiful Docs. Munduko dokumental luzeen panorama" zikloaren baitan eskainiko du Kooplek bere lana, astearte honetan (azaroak 19a), 20:00etan, Guggenheim Museoan.
Barbara Koople zinemagile estatubatuarrak Running for crazy izenburuko azken lana aurkeztuko du, Zinebi Bilboko Zine Dokumental eta Film Laburren Nazioarteko Zinemaldian. 55. edizio honetan dokumentalari bereziki irekitako "Beautiful Docs. Munduko dokumental luzeen panorama" zikloaren baitan eskainiko du Kooplek bere lana, astearte honetan (azaroak 19a), 20:00etan, Guggenheim Museoan.
Oprah Winfrey aurkezleak ekoiztutako filma Sundance Internacional Film Festival (AEB) jaialdian estreinatu zen azaroaren 1ean, eta New Yorkeko Tribeca Film Festivalerako aukeratua izan da. AEBetako kulturako familia handienetako baten historian dago oinarrituta, Hemingway familiaren historian, hain zuzen ere.
Tonu intimista eta nolabait malenkoniatsuan, Ernest Hemingway AEBetako literaturaren maisuetako bat buru izan zuen intelektual eta artista dinastia bitxiaren une distiratsuenak eta sekretu beldurgarrienetako batzuk erakusten ditu Kooplek. Dokumentalaren protagonista Mariel Hemingway da, idazlearen bilobetako bat. Running from crazy lanaren helburua, familia hartan gaixotasunak eta autosuntsiketak bete izan duten lekua aztertzea da.
Barbara Kopplek (New York, 1946) Bilbo eta Zinebi bisitatu zituen 2000n, 42. edizioko Ohorezko Mikeldia jasotzeko eta bere film garrantzitsuenetako batzuk aurkezteko.