Zinema
Zortzigarren edizioa
17 film lehiatuko dira Punto de Vista Zinema Dokumental jaialdian
Erredakzioa
Jaialdia Iruñean egingo dute 2013ko otsailaren 19tik 24ra arte. Jaialdia Nafarroako Gobernuak antolatzen du INAAC fundazioaren bidez.
-
Punto de Vista Zinema Dokumental Nazioarteko Jaialdiko kartela. Argazkia: puntodevistafestival.com
Hamaika herrialde ezberdinetatik datozen hamaika film luze eta sei film labur izango dira Punto de Vista Nafarroako Zine dokumental Nazioarteko Jaialdiko zortzigarren edizioko sekzio ofiziala osatuko dutenak. Jaialdia Iruñean egingo dute 2013ko otsailaren 19tik 24ra arte. Jaialdia Nafarroako Gobernuak antolatzen du INAAC fundazioaren bidez.
Hautaketa batzordeak 1.441 pelikula ikusi ditu guztira (782 aurten aurkeztuak eta 659 azkenean ospatu egin ez zen aurreko edizioan aurkeztuak).
Parte hartuko duten lanek hurrengo sariak eskuratzeko aukera izango dute: Pelikula Onena Sari Nagusia (10.000 euro), Zuzendari Onenaren Jean Vigo Saria ( 5.000 euro) eta Film Labur Onena Saria (2.500 euro). Gainera, epaimahaiak bi aipamen berezi eman ahal izango ditu (bakoitza 1.250 eurokoa).
Punto de Vista Jaialdiko zortzigarren edizio honetako epaimahaia osatuko dute: Christian Von Borriesek (zinegile eta musikaria, Alemania), Bill Brownek (zinegilea, AEB), Jose Luis Cienfuegos (Sevillako Zine Jaialdiko zuzendaria), J.P. Sniadecki (AEBetako zinegilea eta Punto de Vista Zinemaldiaren azken edizioko sari nagusiaren irabazlea) eta Ana Isabel Strindberg (programatzailea, Portugal).
Hautaketa batzordea, berriz, Josetxo Cerdan (jaialdiko zuzendari artistikoa), Gonzalo de Pedro (programazio koordinatzailea), Miguel Fernandez Labayen (Madrileko Carlos III Unibertsitateko irakaslea), Elena Oroz (zine dokumentalean aditua den kazetaria) eta Maite Bermudez (zinegilea) adituek osatuko dute.