Itxi

Zinema

Estreinaldiak

Jose Coronado, Belen Rueda eta Hugo Silva, karteleran nagusi

Erredakzioa

"El Cuerpo" thrillerra eta "Amor es todo lo que necesitas" Pierce Brosnan protagonista duen filma dira aste honetako estreinaldi nagusiak.

2:00
Belen Rueda,

El cuerpo thriller (Jose Coronado, Belen Ruefa eta Hugo Silva) da aste honetako estreinaldi nagusietako bat. Horrez gain, Amor es todo lo que necesitas komedia erromantikoa eta Infancia clandestina Benjamin Avila zuzendari argentinarraren lehen filma dira beste proposamenetako batzuk.

El cuerpo

Oriol Paulo zuzendariaren lehen lana da El cuerpo. Emakume baten hilotza gorputegitik desagertuko da, eta Poliziak egingo duen ikerketan emakumearen senarra eta amorantea nahasiko dira.

Amor es todo lo que necesitas

Susanne Bierrek zuzendutako lana, Amor es todo lo que necesitas, Trine Dyrholm eta Pierce Brosnan aktoreak protagonista dituen komedia erromantikoa da.

Phillip, filmaren protagonista, enpresari alargun eta bakarti bat da. Phillip eta Tilde protagonisten seme-alabak Erroman ezkonduko dira, eta harreman berezia sortuko da orduan bien artean.

Infancia clandestina

Benjamin Avilaren lehen lana da Infancia clandestina. Argentinako Zinema Akademiak Goya sarietan Pelikula Iberoamerikar Onenaren Saria jasotzeko hautagai izendatu du.

Natalia Oreiro, Ernesto Alterio, Cesar Troncoso eta Teo Gutierrez ditu protagonista, eta 1979ko Argentinako diktadura militarraren garaian gerrillari batzuen semeak izan zuen haurtzaroa kontatzen du.

Las sesiones

Ben Lewinek zuzendutako pelikulak birika artifizial bat duen 38 urteko gizon batek birjintasuna galtzeko biziko duen abentura kontatzen du, Mark O'Brien kazetari eta poetaren idatzi autobiografikoetan oinarrituta.

Bilaketa horretan, Markek (John Hawkes) terapeuta (Helen Hunt) baten eta apaiz (William H. Macy) baten aholkuak izango ditu.

El alucinante mundo de Norman

El alucinante mundo de Norman animaziozko istorio bat da, eta heroi bilakatzeko aukera duen AEBetako ume baten abentura kontatzen du.